miércoles, 7 de noviembre de 2012

THE BEATLES


The Beatles Liverpool-eko pop eta rock talde bat zen. Lorpen artistiko, arrakasta komertzial erraldoi, eta pop-musikan eragin paregabea zirela eta, musika garaikideko historiako maila altuenetakoan kokatu ziren.




John Lennon, Paul McCartney, George Harrison eta Ringo Starr kideak izanda, kantak Estatu Batuetako zein Erresuma Batuko salduenetako zerrendetan behin eta berriro sartzen zituzten. 1985ean, EMIk uste zuen 1.000 milioi disko saldu zituztela munduan zehar. Yesterday kanta historiako abestirik bertsionatuena da, 2.500 bertsio ezberdinekin.
Lehenengo sormenetan rock and roll-ean oinarritutako pop-kantak ziren, baladaren bat tartekatuta. 1962ko irailaren 11n "Love Me Do" lehenengo singlea kaleratu zuten.
Denboraren poderioz, estilo anitzak hartu zituzten konposaketarako, nahasketarako edo eszenariorako. Pop-a eta rock-a beti haien estiloaren erdi-erdian egon ziren, baina folk-a, country-a, rockabilly-a, blues-a, soul-a eta ska, besteak beste, erabiltzen eta nahasten ikasi zuten. Norabide musikal berrietan ere pausoak eman zituzten, hala nola psikodelian ("Strawberry Fields Forever" kantarekin) edo heavy metal-ean ("Revolution" kantarekin). Haien ezaugarri iraunkor bat melodiaren garrantzia da. Estiloak estilo, taldea beti ezaguterraza da ahots nahastezinak direla kausa.

YESTERDAY



YELLOW SUBMARINE






Abesti hau txirularekin ikasteko  polita eta erraza da.


The Beatles taldea mundu osoan ezaguna, guztiok dakigunez. Liverpooleko musika talde honen karrera profesionala ere gure ikasleek ikasi behar duten materia dela uste dut. Beste musika mota bat ezagutuz, gaur egungo musika motatik kanpo geratzen dena. 

Hauen musika eta istoria ezagutzeko, ikasleei abesti desberdinak erakutsiko dizkiegu eta baita txirularekin jotzeko, arinago jarri dudan bezala partituraren bat edo beste.

Berezia da talde honek izan dituen gora beherak, Jonh Lennonen hilketa, musikan egin zuten salto ikaragarria...

Beraz, irakas diezaiegun gure ikasleei lehengo musika ospetsua!

No hay comentarios:

Publicar un comentario