martes, 13 de noviembre de 2012

BERTSOLARITZA



Bertsolaritza abestuz, errimatuz eta neurtuz egiten den berbaldi bat da. Ahozko euskal literaturaren adarretako bat da.


-Neurriz eta errimaz

kantatzea hitza
horra hor zer kirol mota
den bertsolaritza.-
                                  Xabier Amuriza


BERTSOLARI FAMATUAK


Jose Manuel Lujanbio Retegi "Txirrita" (EreñotzuHernaniGipuzkoa1860eko abuztuaren 14a - AltzaDonostia, Gipuzkoa, 1936kouztailaren 3abertsolaria izan zen. Bere ospeak Gipuzkoako mugak gainditu zituen, eta XX. mendearen lehenbiziko erdialdean Euskal Herri osoan famatu zen. Mingain zorrotz eta bizkorreko bertsolaritzat nabarmendu zen, eta haren ateraldi umoretsuak herriaren gogoan gorde dira. Gai sozialak lantzen diren bertsoetan garai hartako herri-klaseen pentsamolde eta sentimenen berri ematen da.





Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki" (1926-1993). Basarri, Zepai, Mitxelena, Uztapide, Xalbador, Mattin eta beste hainbesterekin kantatu zuen. Mattinekin bikotea osatuz, bertsolari-saioei gatza eta piperra jartzen zien. Bertsolaritza zaharreko eskolakoa, umore onekoa eta bizia zen; halaber, sentimendu eta ateraldi handikoa. Hilondoan, Lazkao Txikiren irudiak beste dimentsio bat hartu du, komikoa askotan, bere pasadizo eta kontakizunak argitaratu direlarik. Txistea uste zenaren azpian kritika eta ironia aurkitu ahal izan dira. Hala erakutsi zuen heriotzako orduan ere, anestesiatu behar zutelarik sendagileek lo har araziko zutela esan ziotenean «eta nork ipiniko du esnagailua?» galdetu zien. Galdera horren barregarriak, ordea, bere heriotza iragarri zuen.



Xabier Cruz Amuriza ZarraonaindiaXabier Amuriza izen-deiturez ezaguna (EtxanoZornotza1941eko maiatzaren 3a)bertsolari, politikari eta idazle berritzailea izan da. Hainbat arlo lantzen dituzten liburuak eta zenbait disko argitaratu ditu. Kantarientzat ere letra eta bertso asko egin ditu. Euskaltzain urgazlea da. Miren Amuriza alabak ere bertsolaritzaren bidea hartu du.



Andoni Egaña (Zarautz, Gipuzkoa, 1961eko urriaren 2a -) bertsolaria eta euskal idazlea da.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi du lau aldiz, holakorik lortzen lehen bertsolaria izanda: 1993, 1997, 2001 eta 2005ean.




Bertsolaritzak Euskal Herrian duen garrantzia ikaragarria izanik, gure ikasleek honen inguruko zerbait jakitea beharrezkoa dela pentsatzen dut. Izan ere, belaunaldiz belaunaldi bizirik dirauen ohitura bat da, eta ezin dugu galtzen utzi. Horretarako irakatsi behar dugu zer den bertsolaritza, nola egiten den bertso bat, zer izan behar den kontuan bertso bat osatzerakoan...

Horrela dinamika baikor eta erabilgarri bat izan daiteke bertsoa sortzearena lehen hezkuntzan musikako klaseetan.

Jarraian Miren Amuriza eta Maddalen Arzalluz bertsolari gazteen bertso bat uzten dizuet, ama guztiei zuzendutako, benetan polita!





Ez dut gogoan lehen muxua
lehendabiziko bularra
ez dut gogoan bizirauteko
bertatik edan beharra
nahiz eta ahaztu amak lehenengo
eginiko irribarra
ziur naiz hortik datorkidala
bertsotarako indarra.

Nere herriko neskatxa maite
kantatzen zidan gauetan
eta halaxe hasi ohi nintzen
egunero ametsetan
gaur gure amaren sehaska kantez
gogoratzen naiz plazetan
haren ahotsa ateratzen zait
kantuan nagoenetan

Nahiz ta gutxitan aipatu dudan
bertsotan bere izena
nahiz txapelketan bere lekua
den guztietan zailena
sarri esan dit nere fansetan
handiena bera dela
baina ez daki ni neu naizela
bera miresten duena

Haren ondoan bizi izan naiz
erregina bat bezela
ezin zitekeen hobeto bete
ama on baten papela
segundu batez pentsatuz gero
ni epailea naizela
euren buruan jarriko nuke
Euskal Herriko txapela

Etxe barruko lamia eta
inguruetako dama
bihar goizean urbildu zaite
goxo-goxo beragana
ta esaiozue orain artean
lotsaz gordetako dana
eskerrik asko guztiagatik
asko maite zaitut ama








Beraz, segi dezagun bertsolaritzaz gosatzen!






miércoles, 7 de noviembre de 2012

THE BEATLES


The Beatles Liverpool-eko pop eta rock talde bat zen. Lorpen artistiko, arrakasta komertzial erraldoi, eta pop-musikan eragin paregabea zirela eta, musika garaikideko historiako maila altuenetakoan kokatu ziren.




John Lennon, Paul McCartney, George Harrison eta Ringo Starr kideak izanda, kantak Estatu Batuetako zein Erresuma Batuko salduenetako zerrendetan behin eta berriro sartzen zituzten. 1985ean, EMIk uste zuen 1.000 milioi disko saldu zituztela munduan zehar. Yesterday kanta historiako abestirik bertsionatuena da, 2.500 bertsio ezberdinekin.
Lehenengo sormenetan rock and roll-ean oinarritutako pop-kantak ziren, baladaren bat tartekatuta. 1962ko irailaren 11n "Love Me Do" lehenengo singlea kaleratu zuten.
Denboraren poderioz, estilo anitzak hartu zituzten konposaketarako, nahasketarako edo eszenariorako. Pop-a eta rock-a beti haien estiloaren erdi-erdian egon ziren, baina folk-a, country-a, rockabilly-a, blues-a, soul-a eta ska, besteak beste, erabiltzen eta nahasten ikasi zuten. Norabide musikal berrietan ere pausoak eman zituzten, hala nola psikodelian ("Strawberry Fields Forever" kantarekin) edo heavy metal-ean ("Revolution" kantarekin). Haien ezaugarri iraunkor bat melodiaren garrantzia da. Estiloak estilo, taldea beti ezaguterraza da ahots nahastezinak direla kausa.

YESTERDAY



YELLOW SUBMARINE






Abesti hau txirularekin ikasteko  polita eta erraza da.


The Beatles taldea mundu osoan ezaguna, guztiok dakigunez. Liverpooleko musika talde honen karrera profesionala ere gure ikasleek ikasi behar duten materia dela uste dut. Beste musika mota bat ezagutuz, gaur egungo musika motatik kanpo geratzen dena. 

Hauen musika eta istoria ezagutzeko, ikasleei abesti desberdinak erakutsiko dizkiegu eta baita txirularekin jotzeko, arinago jarri dudan bezala partituraren bat edo beste.

Berezia da talde honek izan dituen gora beherak, Jonh Lennonen hilketa, musikan egin zuten salto ikaragarria...

Beraz, irakas diezaiegun gure ikasleei lehengo musika ospetsua!